Albistea
Bermeoko Udala, San Migeleko 26.1 arloari dagokionez, Plan Orokorraren aldaketa puntuala tramitatzen ari da eta horren berri emateko eta herritarren parte hartzea bermatzeko jendaurreko bilkura bat deitu du eguenean, apirilaren 7an, arratsaldeko 19:30ean Bermeoko Kultur etxeko Gazte Lekuko lokalean.
Batzar horretan aldaketa puntual horren edukia azalduko da ikuspuntu tekniko batetik. Aipatutako gaia azaldu ostean, herritarrek euren iritziak eta galderak adierazteko aukera izango dute. Hortaz, interesa duten herritarrei batzar honetara gonbidatu die Bermeoko Udalak.
010 (94 617 91 00)