Albistea
Bermeoko Udalak Almika auzora doan bidean espaloia eta baranda bukatu ditu eta argiteria ere jarri du. “Almikarako bidean zati bat, - 200-300 metro gutxi gorabehera-, gelditzen zen egokitu barik. Jabearekin akordio bat lortu ostean, lanak hasi dira eta Bermeoko Udalak espaloia, baranda eta argiteria jarri ditu”, azaldu du Amaia Elorzak, Bermeoko Udaleko Lurgintza Saileko zinegotziak.
Elorzak adierazi duenez, “lan hauek egitea ezinbestekoa izan da gune hori egokitzeko eta irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko”. “Espaloia, baranda eta argiteria jarrita Almikerako bidearen egoera asko hobetu da oinezkoentzat”, azpimarratu du.
Bestalde, Almikan edukiontzien irudia hobetzeko lanak egin dira. Horrela, olezko hesi bat jarri da euren inguruan, gune guztia hobeto antolatzeko eta txukuntzeko helburuarekin. “Almika auzoko edukiontzien irudia hobetzeko zeozer egin behar zela uste genuen eta horrela egin dugu”, azaldu du Elorzak.
010 (94 617 91 00)