Albisteak

Albistea

Korrika Kulturalaren barne, 'Azken Portua' umeentzako antzerkia martxoaren 6an Bermeon

Korrika Kulturalaren barne, Dejabú Panpin laborategiak ‘Azken Portua’ umeentzako antzerkia taularatuko du barikuan, martxoaren 6an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 18:30ean.  

Antzezlan honetan Didi eta Gogo dira azken portuko biztanle bakarrak eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura heltzen. Gogo zaharrak ez du jada egun hori gogoratzen, baina Didi gaztearen jakin-minak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango ditu ikusleak, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko dira. Aktoreak Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira. 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean eta ikuskizunaren egunean, martxoaren 6an, leihatilan ordu erdi lehenago aurretiaz agortu ez badira.

 

 

 

27 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0