Albistea
Bermeoko Udal Liburutegiak liburu digitalak doako maileguan eskaintzen ditu ditu, on line. Orain arte, erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izan ditu aldi berean, baina uda garaia, opor garaia izanik, zerbitzuak aldi berean hiru mailegu egiteko aukera eskainiko du plataforman, aisialdiko orduei ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz.
“Horrela, uda honetan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile guztiek ez irakurtzeko aitzakiarik gabe geratuko dira”, adierazi du Bermeoko udal Liburutegiak.
Gogoratu duenez, maileguan dauden liburuak www.liburuklik.euskadi.net web gunetik jaitsi ahal ditu erabiltzaileak bere telefono mugikor, liburu elektroniko, tablet edo ordenagailu bitartez. Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitzarekin hartu ahal izango ditu liburuak. Bermeoko Udal Liburutegiak azaldu duenez, zerbitzu hau jaso ahal izateko baldintza hauek ezinbestekoak dira: internet-konexioa, internetarako, sarrera duen gailu bateragarria eta liburutegiko bazkide izatea. Bazkide txartela ez dutenek, udal liburutegian eska dezakete. Ondoren (e-liburutegia) plataformara sartu behar da erabiltzailea eta katalogoan dauden liburuetatik gustukoena aukeratu bere gailura jaisteko. Erabiltzaile batek uda garaian, irakurleok irakurtzeko ditugun liburuen zerrenda egunean jartzeko unean, alegia, aldi berean hiru mailegu egiteko aukera izango du. |
Mailegatutako liburua 21 egunez izango du, ondoren, ezabatu egingo da, ezin izango da irakurri. Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko, mezua bidaliko zaio erabiltzaileari. Bermeoko Udalak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin batera eskaintzen du mailegu zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuaren ekimenari esker. |
Informazio gehiago nahi dutenek Bermeoko Udal Liburutegian jasoko dute.
010 (94 617 91 00)