Albistea
-Irigarritasuna hobetu asmoz, gutxi-gutxika seinaleztapena herriko auzo guztietan ezartzea da asmoa
Bermeon, 2021ko apirilaren 21ean.- Bermeoko Udalak herriko auzoetako baserriak kokatzeko beste aurrerapauso bat eman du. Arene eta Mañuko auzoetako baserriak badute dagoeneko beraien etxebizitzak identifikatzen dituzten euskarri informatiboak. Auzoetako biztanleen eskakizun historikoa da berau eta, Udalak, eskakizun horri erantzuna ematea premiazko ikusi du auzoetako konexio eta irisgarritasuna hobetzeko egiten ari den ahaleginaren adibide gisa.
Horrela, Aritz Abaroa alkateak adierazi duenez, banatzaile, postari, larrialdi zerbitzu eta bestelakoen lana erraztea da ekimen honen helburua. “Baserrietako biztanleen urteetako eskakizun hori asetu nahi izan dugu eta ondorioz Bermeo landatarraren bizi kalitatea hobetu”, azpimarratu du.
Seinaleztapena oraingoz herriko bi auzo hauetan burutu da eta, gutxi-gutxika gainontzeko auzoetara zabaltzea da asmoa.
010 (94 617 91 00)