Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 2014an lan-istripu tasak %70ean gutxitu zituen

Bermeoko Udalak 2014. urtean bajadun lan istripuak %70 gutxitu zituen aurreko urtearekin alderatuz. Hori dela eta, kontingentzia profesionalen kuoten %5aren gaineko pizgarria lortu du, izan ere, emaitzak onak izan dira administrazio publikoaren sektorearekin alderatuz.  

Bermeoko Udalak azaldu duenez, “Udalak, bere laneko prebentzio zerbitzuaren koordinazioarekin, prebentzioaren arloan egiten ari den lanaren ondorioz lortu du laneko istripu tasak gutxitzea”. Horrez gain, gutxitze honen arrazoien artean, Udaleko  partaide guztiak egiten ari diren esfortzua eta langileagoaren artean laneko arriskuen prebentzioaren kontzientziazioa eta kultura areagotu” direla aipatu ditu. 

“Prebentzio arloan inbertsioak egiten ari gara eta bere emaitzak ikusten ari gara”, adierazi du.  “Martxan dugun prebentzio arloko kudeaketa sistemaren ondorioz,   langileak eta arduradunak gero eta argiago baitaukate laneko segurtasun eta osasun irizpideak betetzea euren onerako delako”, gaineratu du. 

Bestalde, azaldu duenez, araudiak ezartzen duen bezala, lan istripuak gutxitzen dituzten enpresek, eta beti ere laneko arriskuen prebentziorako instalazio, prozesu edo ekipamenduetan inbertsioak egin izana justifikatu badezakete, kontingentzia profesionalen kuoten %5aren eta %10aren gaineko hobaria jaso dezakete mutuengandik.  

Horrela, Bermeoko Udalak 7.256,84 euroko hobaria jasoko du aurton lehenengo aldiz, lan arriskuen prebentzio arloan egiten ari den lana sarituz. “Gaur, apirilaren 28an, laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko egunean,  albiste on hau ematea benetan pozgarria da guretzat eta ildo honetan lan egiten jarraitu behar dugula erakusten digu”, nabarmendu du.

28 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0