Albisteak

Albistea

Bermeoko merkataritza sustatzeko 'Berton Fest' kanpaina martxan jarriko da martxoaren 2an

Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak, Bertonek, antolatuta martxoaren 2tik apirilaren 12ra martxan jarriko da herriko merkataritza sustatzea helburu duen ‘Berton Fest’ kanpaina. Kanpaina honen bidez, Bertoneko Bermeoko dendetan erosketak egiten dituzten pertsonek zozketetan parte hartzeko eta sariak eta deskontuak lortzeko aukera izango dute. 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Turismo eta Merkataritza zinegotziak, Amaia Galván Bertoneko teknikariak eta Bermeoko dendariek kanpaina hau aurkeztu dute gaur egindako prentsaurrekoan. Bermeoko Udalak kanpaina hau diruz laguntzen du. 

Ormaetxeak gogoratu duenez, Bermeoko dendek “eskaintza zabala eta kalitatezkoa dute eta bezeroari tratu hurbila eskaintzen diote, gure herrian denetarik daukagulako“. Horrez gain, herriko dendak herria bizirik eta giro politarekin mantentzeko duten garrantzia azpimarratu du. “Denda txiki gabeko herriak, bizitasuna galtzen dute eta ezinbestekoa da komertzio txikia Bermeon, Horregatik herriko komertzioa indartzeko elkarlanean ari gara dendariak eta Bermeoko Udala”, azpimarratu du. 

Horrela kanpainaren barne, Bertoneko denden gida bat aterako da, elkartearen bazkide diren denda batzuk eskainiko dituzten opari eta deskontuen berri emango duena. Gida komertzial hau oso praktikoa izango da Bertoneko dendak ezagutzeko eta gainera bezeroek denda horietan izango dituzten deskontuen berri izango dute. Gidak dohainik banatuko dira kanpainan parte hartzen duten dendetan.  

Ildo berean, porraren jolasean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Bertonen bazkide diren dendek Bertoneko logoak jarriko dituzte euren erakusleihoetan. Herritarrek denda hauetatik ibilbide bat egin ezkero, zenbat logo dauden asmatu behar izango dute. Zenbakia Bertoneko dendetan jarriko diren kutxa batzuetan sartu ahal izango dute. Parte-hartzaileen artean, zenbakira gehien hurbiltzen direnek hainbat sariren zozketan parte hartuko dute.  

Kanpaina dela eta, ‘Bermeon bizi, berton erosi’ kartelak jarriko dira herri guztian, izan ere, bermeotar eta kanpotik datozen guztiei Bermeon erosketak egitera animatzeko”, esan du Ormaetxeak.   

Bermeoko Turismo eta Merkataritza zinegotziak eta Bertoneko kideek herritarrak kanpaina honetan parte hartzera animatu die, izan ere, ondo pasatzeko eta era berean sariak eskuratu ahal izateko aukera eskaintzen du. Horrez gain, pertsona guztiei Bermeon erosketak egitera animatu dizkie, eskaintza zabala delako eta kalitatezko produktuak eskura daitezkeelako tratu hurbilarekin Bermeo bezalako herri baten murgilduz.

 

 

 

25 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0