Albisteak

Albistea

Bermeoko pentsionistek manifestazioa egingo dute etzi

Goiko Plazatik irten eta Lameran amaituko dute manifestazioa, bertan komunikatu bat irakurtzeko.

Bermeoko pentsionistek deituta, etzi manifestazioa egingo dute kostaldeko herrian. Eguerdian Goiko Plazan jarri dute hitzordua. Hortik Alde Zaharra zeharkatuko dute pentsio duinen aldeko aldarrikapenak Bermon entzun daitezen. Lameran amaituko dute manifestazioa. Pentsionisten ordezkariek azaldu dutenez, bertan bildutakoen aurrean komunikatu bat irakurriko dute.

Udako etenaldia egin ondoren, eskualdeko pentsionistak berriz hasi dira beraien eskaerak kalean aldarrikatzen. Bermeokoek zehaztu dutenez, datorren astetik aurrera berriz Goiko Plazan biltzen hasiko dira astelehenero, 12:00etatik 12:30etara.

BUSTURIALDEKO HITZA

20 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0