Albistea
-Proiektuaren idazkiak hamasei aparkaleku eta argiaren zein uraren harguneak aurreikusten ditu
Bermeon, 2021eko uztailaren 06an.- Bermeoko Udalak autokarabanentzako hilerri ondoan gune bat egokituko du. Aparkalekua egokitzeko proiektuaren idazketan hamasei aparkaleku eta argiaren zein uraren harguneak aurreikusten dira. Ekintza guzti horiek gauzatzeko 147.073,91 euro bideratuko ditu.
Egokitze lanen idazketa burutu berri den arren, lanak urte honen azken hiruhilabetekotik aurrera datorren urtera bitartean gauzatuko direla aurreikusten da. Hori horrela izanik, aurtengo udarako Landabasoko aparkalekuan prestaturiko auto-karabanen gune probisionala txukundu eta egokituko du seinaleztapena eta kontrola areagotuz.
Aritz Abaroa alkateak adierazi duenez “Mota honetako ibilgailuekin gure herria bisitatzera datozenak berreskuratuko dugun aparkalekura bideratu behar ditugu. Pandemiak bertoko turismoa bultzatu du eta era berean, autokarabanaz bidaiatzeko ohitura zabaldu. Hori horrela, Bermeora autokarabanekin heltzen direnak beraien espazio propioa izango dute, eremu atsegin, txukun eta beharrezko zerbitzuekin osatuta”.
010 (94 617 91 00)