Albisteak

Albistea

Garbitasun langileen greba dela eta Bermeoko Udalaren adierazpena

Bermeon, 2022ko urtarrilaren 26an.-  Bermeoko Udalak hainbat kontu argitu nahi ditu garbitasun langileen greba dela eta. Lehenik eta behin, garbi utzi nahi du langile hauek ez direla udal langileak. Bi enpresetako langileak dira eta, enpresa hauek, Udalari zerbitzua eskaintzen diote; hau da, Udala enpresen bezeroa da. Hau honela izanik, ez da Udalaren eskumena beste enpresa bateko langileen baldintzak negoziatzen sartzea. Udalaren eginkizuna da enpresa hauei sinatu duten kontratua betearaztea eta herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea.

Enpresaren eta langileen arteko arazo honetan bermeotarrak gara galtzen ateratzen garenok. Izan ere, hainbat zerbitzu eman gabe daude (ez, behintzat, %100ean) garbitasun falta dela eta. Honegatik, udaletik langileei eta enpresei eskatzen diegu mesedez elkartu daitezela arazoari irtenbide egoki bat emateko, herritarrok kaltetuak izan ez gaitezen eta zerbitzuak berriz ere %100ean eskaini daitezen.

Era berean, udalak jakin badaki eraikinetako garbitzaileak euren Bizkaiko hitzarmen kolektiboa negoziatzen daudela patronalekin. Udalak eta enpresak sinatuta dituzten kontratuak, hitzarmen honen markoan sartzen dira, beraz, negoziazio hori izan behar da akordurako bidea eta sindikatuari eskatzen dio maila horretan lan egitea.

26 / 01 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0