Albisteak

Albistea

Azaroaren 13an ospatuko da Bermeoko Lameran XIX. San Martin Azoka

-Egun berezi honetan, besteak beste, Bermeoko Udalaren XIX. Odoloste Txapelketa egingo da

Bermeon, 2022ko azaroaren 9an.- Datorren azaroaren 13ean ospatuko da Andeko Tabernak antolatzen duen eta Bermeoko Udalak babesten duen XIX. San Martin Azoka. Egun berezi honek, urtero bezala, txerriki produktuak izango ditu protagonista nagusi, baina ez dira bakarrak izango. Azoka Bermeoko Lameran egingo da.

Besteak beste, honako produktu hauek erosteko aukera izango dugu azokan:

-          Txerrikiak

-          Ogia

-          Pastelak

-          Eztia

-          Txakolina

-          Gazta

-          Loreak

-          Patea

-          …

Gainera, egun horretan bertan, Bermeoko Udalaren XIX. Odoloste Txapelketa ere egingo da eta parte hartze handia espero da. Izan ere, txapelketa honek urtero partaide gehiago irabazten ditu. Aurtengo ediziorako, 25 partaide inguru espero dira, Bermeotik, Gernikatik, Mungiatik, Loiutik, Zornotzatik… etorriko direnak. Epaimahaiaren zuzendaria Pedro Mendizabal Basabe jauna izango da.

09 / 11 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0