Albisteak

Albistea

Emakunderen Berdintasun Gunea Gernika-Lumon egon da gaur

Xabier Iturbek Hezkidetzaren II Plana aurkeztu du Gernika-Lumon. Urrian eta azaroan Gernika-Lumon eta Bermeon hainbat gai landuko dituzte.

Berdintasunaren eta tratu onaren bidean: Sexu hezkuntzaren ekarpenak izeneko hitzaldia eman du Xabier Iturbe Gabikagogeaskoak Gernika-Lumon gaur.  Emakundek jarritako autobusean, irakasleen prestakuntzan sakondu du Iturbek, berdintasuna ardatz duen Hezkidetzaren II Plana aurkeztuz.

Bertan, Hezkidetzaren planak hezkidetza-eskolen ereduarekin, genero ikuspegiarekin edota emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko helburuekin bat egiten dutela azaldu du, eta horiek lantzeko zortzi lan zutabe aitatu ditu. Halaber, Haur Hezkuntzan hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarainoko ibilbide sekuentziatua planteatu du irakasleen aurrean

Berdintasunerako Guneak ekimenaren baitakon hitzaldia izan da gaurkoa. Emakundeek bultzatu du, eta gune horiekin hainbat erakunde eta elkartek berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotu gura izan ditu erakundeak. Aurtengo leloa Erabakitzen dudana izango naiz da, eta emakume eta nesken ahalduntzean dago oinarrituta. Hala, emakume eta neskek beraien etorkizuna genero mugarik gabe, modu aske batean eta berdintasunean, aukeratzeko eskubidean oinarritzen da guneen lelo nagusia.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, “zabaldu nahi dugun mezua da neska askok beraien ahalduntasunerako pausuak eman dituztela, prest daudela, inoiz baino kontzienteagoak direla beraien eskubideez, eta orain jendarteak beraien eskakizunei erantzun behar diela”.  

Hala, gune ibiltari batek hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu, Berdintasun Gunearen leloagaz zerikusia duten mezu eta ekintzak zabaltzeko; antolatu diren ekintzak era askotakoak dira: hitzaldiak, mintegiak, erakusketak, mahai inguruak edota tertuliak.

Azaroaren 5, 6 eta 7an autobusa berriro bueltatuko da Gernika-Lumora. Emakundek eskaintzen duen monitoretza baliabideak aprobetxatuz, ikasleekin hezkuntza berdintasunean hazteko hausnarketa bultzatuko dute, “hezkuntza berdintasuneko zutabeetan erreparatuz”. 09:30etik 17:00etara egongo da autobusa erabilgarri.

Bermeon, berriz, azaroaren 8an bisitatu ahalko dute ikasleek autobusa Lameran; sarrera librea egongo da arratsaldean. Herriko ikasle eta ikasleen gurasoen elkartearekin indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio kanpaina egingo dute.

Ikasleentzat ikusgai. Entitate ezberdinen ekintzak programatuta ez dauden orduetan, gune ibiltaria eskoletako ikasle taldeekin eta bestelako taldeekin antolatu diren ekintzetarako sentsibilizaziorako ikasgela izango da. Bertan berdintasunean adituak diren bi pertsona tekniko izango dira momentu guztian.

 

BUSTURIALDEKO HITZA

14 / 10 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0