Albisteak

Albistea

Kantuzaleek euskal kantuz beteko dituzte Bermeoko kaleak, zapatuan

Bermeoko Kanta kanta lorueko eta Gernika-Lumoko Urdaibai kantaguneko 100 kantuzale inguru batuko dira Bermeon.

Iaz hasitako esperientziari jarraipena emanez, zonaldeko Kantu Jira egiteko batuko dira zapatuan Bermeon. Bermeoko Kanta kanta lorueko eta Gernika-Lumoko Urdaibai kantaguneko kantuzaleak izango dira kostako herrian batuko direnak. 100 kantuzale inguru ibiliko dira Bermeoko kaleetatik.

Goizean hasi eta iluntzera arte ibiliko dira euskal kantuekin herriko kaleak girotzen. Gernikarrei ongi etorria eman ondoren, pintxo jana egingo dute kantuzaleek Eskoikiz kalean. Modu horretan, eztarriak eta sabelak prestatuko dituzte egunari aurre egiteko.

Bazkal ordura arte, Lameratik eta portutik ibiliko dira kantuzaleak. Kafe Antzokian bazkaldu ostean, goiko kaleak hartuko dituzte, eta agur kantuak berriro ere Lameran egingo dituzte.

EGUNEKO EGITARAUA:

11:45. Ongi etorria Euskotrenen sarreran.
12:00-12:30. Eskoikiz kalean batuko dira bi taldeak.
12:30. Taraskan abestuko dituzte eguneko lehenengo kantuak.
13:00-14:45. Kantuzaleak Bermeoko portutik eta Lameratik ibili ko dira kantuan.
15:00. Bazkaria, Bermeoko Kafe Antzokian.
17:00-18:00. Bazkal osteko kantuak Kafe Antzokian bertan.
18:00-19:30. Goiko kaleetatik ibiliko dira kalejiran.
19:30. Agurra, Lameran, Nestor Basterretxearen eskulturen inguruan.

07 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0