Prensa

Prensa

Gizarte eta Kultura etxeko ikasketa gelak ordutegi berezia izango du azterketa sasoian

 

 

Azterketa sasoian murgilduta gaudenez, Gizarte eta Kultura etxeko ikasketa gelen ordutegia luzatu egingo da. Horrela, zapatuan, urtarrilaren 12an, eta hurrengo bi zapatuetan ere bai, urtarrilaren 19an eta 26an, ordutegi berezia izango dute; goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 21:00etara irekita egongo baitira. 

Modu honetan ikasleek gelak azterketa sasoian denbora gehiago erabili ahal izango dituzte eta denbora gehiago aprobetxatu. 

Neguan zapatuetako ordutegi normala hau izaten da: goizean 10:00etatik 13:15etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:15etara. Astelehenetik barikura goizean 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 21:30era erabili ahal izango dira ikasketa gelak.

10 / 01 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0