Prensa

Prensa

'Ghero' antzezlana barikuan, otsailaren 22an, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Tartean Teatro taldearen eskutik, ‘Ghero’ antzezlana taularatuko da barikuan, otsailaren 22an, Bermeoko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Jokin Oregik zuzendutako lan honetako aktoreak Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza dira. 

‘Ghero’ antzezlanak 3.000. urtera eramaten gaitu, euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak muzin egin gura dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, bere biziraupen harrigarria baino. 3.000. urtean euskara egongo da? 

‘Ghero’ kondairen kondaira bat da, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat da, euskararen pizkunde berria. Hizkuntza preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… 

Antzezlana euskaraz izango da. Sarrerak 8 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunek %25eko deskontua izango dute leihatilan.

 

18 / 02 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0