Prensa

Prensa

Ramon Garaizar txistularia gogoratzeko kontzertua antolatu du Bermeoko Musika eskolak otsailaren 26an Santa Eufemia eleizan

 

 

Ramon Garaizar txistularia gogoratzeko Ramon Garaizar In Memoriam kontzertua antolatu du Bermeoko Udalaren Musika eskolak otsailaren 26an, martitzenean, arratsaldeko 19:30ean, Santa Eufemia elizan. 

Esti Arrizabalagak, Bermeoko Udalaren Musika eskolako zuzendariak, gogoratu duenez, joan zen udara hasieran, “bat-batean bizitzari agur esan eta joan zitzaigun Ramon”.  Musika-eskolako ikaslea izan zen, 14 urte ibili zen txistu eta silbote jotzaile gisa eta, horrez gain,  Kankinkabara txistu taldeko sortzaileetariko bat eta partaidea izan zen. “Herri ekimenetan lan oparoa egin du Ramonek, antolatzaile, bultzatzaile eta laguntzaile moduan”, gaineratu du Arrizabalagak. 

Horrela, musika eskolako ikasle eta irakasleek euren laguna eta kide izandakoa gogoratzeko “egitarau borobila” prestatu dute otsailaren 26ko kontzerturako. Bertan, hiru pieza, Ramon Garaizarreri idatzitakoak estreinatuko dira: Jon Ibarraren “Izar argia”eta “Legoie” kalejira eta Maria Colinoren “Joan eta gero”. Horrez gain, ondorengo taldeek parte hartuko dute: haize taldeak, soka, flauta eta gitarra taldeak, albokalariak, konboa, koro txikiko  kantariak, Arrekatxutxa eta Kankinkabara taldeak. Guztiek errepertorio berezia prestatu dute. 

Bermeoko Udalaren Musika eskolako zuzendariak herritar guztiak gonbidatu ditu kontzertu berezi eta hunkigarri honetara.

19 / 02 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0