Prensa

Prensa

'Akuarunning' saioa zapatuan, otsailaren 23an, Bermeoko Araneko kiroldegian

 

Herritarrek ‘akuarunning’ saioan parte hartzeko aukera izango dute zapatuan, otsailaren 23an, Bermeoko Araneko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne. 

Saio hau abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez abonatuentzat eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Araneko kiroldegian. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘akuarunning’ saio honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, izan ere, kirolarekin ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko du. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako zapatu batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie, herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta zapatuetan ere kirolean murgiltzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

21 / 02 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0