Prensa

Prensa

Ramon Garaizar txistularia gogoratzeko eta omentzeko kontzertua egingo dute

Ramon Garaizar In Memoriam izeneko kontzertua prestatu du Bermeoko Udalaren Musika Eskolak, txistularia omendu eta bera gogoratzeko helburuagaz. Omenaldia martitzenean, otsailaren 26an, egingo dute Santa Eufemia elizan, 19:30ean.
Musika eskolako ikasle eta irakasleek beraien laguna eta kide izandakoa gogoratzeko 'egitarau borobila' prestatu dutela adierazi dute. Omenaldi modura, Garaizarri idatzitako hiru pieza joko dituzte lehen aldiz. Jon Ibarrak sortutako Izar argia eta Legoie kalejira eta Maria Colinok idatzitako Joan eta gero.
Errepertorio zabala. Kontzertuan musika eskolako hainbat taldek parte hartuko dute: haize taldeak, soka, flauta eta gitarra taldeak, albokalariak, konboa, koro txikiko kantariak, Arrekatxutxa eta Kankinkabara taldeak. Nabarmendu dutenez, talde guztiek 'errepertorio berezia' prestatu dute egitasmo berezirako.
Esti Arrizabalaga Musika eskolako zuzendariak gogoratu duenez, joan zen uda hasieran, 'bat-batean bizitzari agur esan eta joan zitzaigun Ramon'. Garaizar musika eskolako ikaslea izan zen, 14 urte ibili zen txistu eta silbote jotzaile gisa eta, aldi berean, Kankinkabara txistu taldeko sortzaileetariko bat eta taldearen partaidea izan zen.
'Herri ekimenetan lan oparoa egin du Ramonek, antolatzaile, bultzatzaile eta laguntzaile moduan', gaineratu du Arrizabalagak. Hori dela eta, herritar guztiak gonbidatu ditu prestatu duten kontzertu bereziaz gozatzera.

HITZA

22 / 02 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0