Prensa

Prensa

Gorefest zinemaldia, Alkartasuna Dantza Taldearen urteko ekitaldia eta Mañu Auzoko jaiak, asteburu honetako protagonistak

·         Bermeok gustu guztietara moldatuko den eskaintza kulturala eskainiko du ostiraletik igandera bitartean

·         Urdina taldeak, gainera, ‘Harresirik ez’ ikuskizuna antolatuko du ostiralean Gaztelun

 

Bermeon, 2019ko uztailaren 11an.- Bermeok eskaintza kultural polita izango du asteburu honetan. Izan ere, ekimen asko antolatu dira, gustu guztietara moldatuko direnak. Ostiraletik igandera bitartean, zinemazaleek, dantzazaleek edota, besterik gabe, tarte atsegin bat pasatu nahi duten pertsonek aukera ezberdin asko izango dituzte herriko zenbait puntutan.

 

Bihar, uztailak 12, zinemaren alde ilunena gustukoa dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute Nestor Basterretxea aretoan. Izan ere, Gorefest Bermeoko fantasiazko eta beldurrezko zinemaldia antolatuko da. Spookypheria Productions Elkarteak egiten duen eta Bermeoko Udalaren Gazteria Sailak babesten duen zinema jaialdiak 19. edizioa ospatuko du eta, aurtengoan, metraje laburreko hamabi film eta film luze bat proiektatuko dira.

 

Aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, suspensearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diran lagun guztiek. Sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da eta Nestor Basterretxea aretoko txarteldegian salduko dira, egunean bertan. Urtero bezala, metraje laburreko filmen emanaldiarekin emango zaio hasiera Gorefest zinema jaialdiari, 20:30ean. Ondoren, 23:00ak aldera, 'Verano del 84' izeneko film luzea ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan 19:00etatik aurrera.

 

Ostiralean ere Urdina taldeak kontzertu berezia eskainiko du. Arratsaldeko 8etatik aurrera ‘Harresirik ez’ izeneko ekitaldiak adin eta leku guztietako pertsonak batuko ditu musikaren bitartez Bermeoko Gaztelu plazan.

 

Uztailaren 12tik 17ra Mañu auzoko jaiak ospatuko dira. Txupinazoa bihar botako da, 19:30ean, eta hortik aurrera hainbat ekintza egingo dira. Uztailaren 13an, adibidez, Sukaldarien Eguna egingo da eta bertaratuko direnek paella eta tortila txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute. Egun handia, Karmen Eguna, uztailaren 16an ospatuko da. Meza nagusia 11:30ean izango da eta, bukatutakoan, umeentzako jolasak egingo dira. Jaiak uztailaren 17an bukatuko dira.

 

Uztailaren 13an, larunbatean, Alkartasuna Dantza Taldearen urteko ekitaldia egingo da: ‘Olatu berde eta mendi urdinen artean’. Talde gonbidatuak: Bermeoko Abesbatza eta Ttankutxo txalaparta taldea izango dira.

11 / 07 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0