Albistea
Maider Alcelay ipuin kontalariak ‘Animalien biltzarra’ saioa eskainiko du urtarrilaren 19an, barikuan, 18:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Ipuin kontaketa saio horretako protagonistak animaliak izango dira; besteak beste, aintziran bizi diren igelak, ganbarako saguak, sugandila bihurriak, baserriko oilarra eta otso despistatua.
Urtero, animaliak suaren inguruan biltzen dira bizitako istorioak partekatzeko. Hortaz, ipuin kontalariaren saio honetan umeek animalien kontu eta istorio harrigarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute.
Ipuin kontalariaren saioa lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.