Albisteak

Albistea

Arane kiroldegiko lasai gunean sauna berria jarri da

 

 

Bermeoko Arane kiroldegiko lasai guneko sauna aldatu da eta berria jarri da, Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak, jakinarazi duenez. 

Ormaetxeak azaldu duenez, Arane kiroldegiko lasai guneko saunak konponketa beharra zuen. “Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko, sauna berria jartzea erabaki dugu eta otsailaren 12an eta 13an, astelehenean eta martitzenean, lanak egin ondoren, sauna berria jarri da”, adierazi du. Aurrekontua 7.300 eurokoa izan dela gaineratu du. 

Kirol zinegotziak gogoratu duenez, Bermeoko Udalaren  xedea da Udal Kiroldegiak  “kalitatezko zerbitzu modernoak eskaintzea eta instalazio egokiak izatea; izan ere, kirolaren aldeko apustua egitea herritarren osasunaren aldeko apustua egitea da”. 

16 / 02 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0