Prensa

Prensa

Trake eta Almike kaleetako ingurua oinezkoentzat egokitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Bermeoko Udalak

 

 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Urigintza zinegotziak, adierazi duenez, Trake eta Almike kaleetako inguruan irisgarritasuna hobetzeko eta oinezkoentzat egokitzeko lanak egin ditu Bermeoko Udalak.

Horretarako, besteak beste, Almike kalea Trake kaleraino oinezkoentzat soilik izateko egokitzeko lanak egin ditu; eta oraindik aurrera ibilgailuek ezin dute kale horretan sartu. “Horrela, oinezkoentzat kale hori askoz ere erosoagoa da eta, gainera, gune horretan dagoen merkataritzarentzat ere oso positiboa izango dela uste dugu; izan ere, ibilgailurik ez egonda gune askoz erakargarriagoa izango da”, nabarmendu du Ormaetxeak. 

Ildo berean, Almike kalea Erreteneko inguruarekin lotu da eta gune guzti horretan irisgarritasuna hobetu da. Horretarako, hozkak kendu dira eta zintarrien altuera murriztu da, dena altuera berean jarriz. Horrez gain, bi aldeetako espaloiak berritu dira eta bidegurutzean hiruki formadun zebrabidea jarri da, norabide guztietan. Erdiko guneari dagokionez, Erreten inguruko tratamendu berdina eman zaio, jarraipena emateko eta guneek bat egiteko. 

“Lan horiekin guztiekin Trake kalea, Almike kalea eta Erreten Lamerako inguru guztiaren irisgarritasuna hobetu izan nahi dugu, toki hori herritarrentzako erakargarriagoa eta erosoagoa izateko. Horrek, gure ustez, eragin positiboa izango du gune horretan eta bertan dauden merkatal saltokietan ere bai”, nabarmendu du Ormaetxeak. 

Ildo honetan, azaldu duenez, “Almike eta Trake kaleak eta Erreten inguru honetan egin ditugun lanak Bermeoko Udalak egindako irisgarritasun plangintzaren barne kokatu behar dira”. “Udala, Bermeo herri irisgarria izateko,  irisgarritasun plangintza hori martxan jartzen ari da; izan ere, irisgarritasunaren aldeko pausuak herritarren bizi kalitatearen aldeko pausuak dira”, azpimarratu du. 

09 / 03 / 2018

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0