Albisteak

Albistea

Emakumea ardatz duten film-laburren emonaldia barikuan, martxoaren 16an, Nestor Basterretxea aretoan

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, emakumea ardatz duten film-laburrak ikusteko aukera izango dugu barikuan, martxoaren 16an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean. Sarrera dohainik izango da. 

Genero desberdintasunak eta emakumeek jasaten dituzten hainbat diskriminazio mota ardatz duten bost film-labur horiek ingelesez, frantsesez,  portugesaz eta arabieraz euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira eta emanaldiaren iraupena 76 minutukoa izango da. 

Proiektatuko diren film-laburrak honakoak izango dira: ‘Mobile Homes’ (13') ‘Rae’ (19'),  ‘What to bring to America’ (14'),  ‘Irene’ (14'),  eta ‘The Curse’ (16'). Film-laburrei buruzko informazio gehiago hemen eskuratu ahal izango da. 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. 

Bermeoko Udalak herritar guztiei animatu nahi die Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne  proiektatuko den film-laburren emanaldia ikustera.

13 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0