Albisteak

Albistea

Fitness posturala martxoaren 17an, zapatuan, Bermeoko Araneko kiroldegian, hileko kirol ekimenen barne

 

 

 

Interesa duten pertsona guztiek Fitness Posturala saioan parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 17an, zapatuan, Araneko kiroldegian, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne. Saioa 11:00etan hasiko da, eta parte hartzeko izena eman behar da Araneko kiroldegian. Abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez direnentzat.

Gorputzaren kontzientzia izatea beharrezkoa da edozein ariketa zein kirol era seguruan praktikatzeko. Horrela,  Fitness Postural saio honetan kirolariak mugimenduak era seguruan eta eraginkorrean egiten dituen jakiteko aukera izango du.

 

Gerriko pelbiko zein gerriko eskapularraren garrantziaz jabetuko dira partaideak, eta lesioak saihesteko euren gorputzak babesteko jarraibideak jasoko dituzte. Kirola era seguruan praktikatzen erakusteko saioa da Fitness Posturala eta edozein kirol praktikatzen duen pertsonari zuzenduta dago: igeriketa, txirrindularitza, eskubaloia, eskupilota, futbola, fitness-a, muskulazioa, pilatesa…   

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. 

“Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

13 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0