Albisteak

Albistea

14 erakusle izango dira martxoaren 16tik 25era egingo den Bermeoko Liburu eta Disko Azokan

Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo, Miren Palacios eta Joseba Itxaso idazleak euren liburuak sinatzen egongo dira azokako bigarren asteburuan

 

 

Bermeoko Liburu eta Disko Azoka barikuan, martxoaren 16an, hasiko da eta martxoaren 25era arte, egongo da Lameran. Bertan, 14 erakusle izango dira euskal eta erdal nobedadeekin eta euskal diskogintzarekin eta liburu aukera zabalarekin. Euskal nobedadeetan liburu eta diskoek ehuneko 10eko beherapena izango dute. 

Azken nobedadeen artean Toti Martinez de Lezearen “Arbasoen Ituna”, Jon Arretxeren “Arrutiren Banda”, Alaine Agirreren “Libe-Maren” edo Anjel Lertxundiren “Horma”, izango dira, besteak beste. Haur eta Gazte literaturan Arrate Egañaren “Klarisa”, Totiren “Nur” edota Pirritx eta Porrotxen lan berriak egongo dira Bermeoko Liburu eta Disko Azokan. 

Erdal literaturari dagokionez, Dolores Redondo, Carlos Ruiz Zafon, Federicco Moccia, Elisabet Benavent edota Luz Gabasen lanak, besteak beste, ikusteko aukera izango dugu, eta, euskal diskogintzan, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Zea Mays, Goazen edota betiko Benito Lertxundi, Urdangarin Ruper… izango dira azken nobedadeen artean. 

Liburu eta diskoekin batera, azokako standetan ”100 urte euskara zaintzen” erakusketa ere izango da ikusgai; izan ere, Euskaltzaindiak ehun urte betetzen ditu eta omenaldi xumea egin nahi dio Liburu eta Disko azokak. Horrela, Euskaltzaindiaren historia, helburuak, sail ezberdinak eta euskaltzain buruak, besteak beste, ezagutzeko aukera izango dugu Liburu azokan. 

Azoka hau egiten den sasoian  idazleen presentzia garrantzitsua egongo da Bermeon. Horrela, azokako bigarren asteburuan Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo, Miren Palacios eta Joseba Itxaso idazleak izango ditugu euren liburuak sinatzen. 

Haur eta Gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintza dira, besteak beste, azokan azalduko diren gaiak. Irakurzaletasuna bultzatzea, azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea dira Liburu eta Disko Azokaren helburuak. 

 

Bermeoko Liburu azoka goizez 11:00etatik 13:30era eta arratsaldez 17:00etatik  20:30era bisitatu ahal izango da. 

14 / 03 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0