Albisteak

Albistea

Behargintzak 'Jatetxeko eta Tabernako oinarrizko eragiketak' profesionaltasun ziurtagiria jasotzeko ikastaroa eskainiko du

Ikastaroa apirilaren 9an hasiko da eta izena emateko epea martxoaren 28ra arte irekita dago

 

 

 

Bermeoaldeko Behargintzak (94 617 9190/ behargintza@bermeo.eus “Jatetxeko eta Tabernako oinarrizko eragiketak’ izeneko profesionaltasun ziurtagiria lortzeko ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa apirilaren 9an hasiko da eta martxoaren 28ra arte irekita dago izena emateko epea Behargintzan (94 617 9190/ behargintza@bermeo.eus) edo Lanbideko webgunearen bidez. 

Janari eta edarien manipulazioaren, prestakuntzaren eta kontserbazioaren oinarrizko arau eta teknikak erabiliz, edari errazak eta janari lasterrak prestatzen eta aurkezten  irakatsiko da ikastaro horretan. 

Horretarako hainbat prestakuntza modulu eskainiko dira: jatetxeko eta tabernako oinarrizko zerbitzua; jatetxe-arloko arau eta baldintza higieniko-sanitarioen aplikazioa; jatetxe arloko oinarrizko horniduraren erabilera eta zerbitzatu osteko zereginak; elikagaien eta edarien oinarrizko zerbitzua eta jatetxeko zerbitzatu osteko zereginak; eta hornikuntza, edari eta janari lasterrak, denetara. 210 orduko prestakuntza teoriko - praktikoa. 

Horiez gain, lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak (gutxienez 80 ordu) eskainiko dira, Busturialdeko ostalaritzako enpresetan. 

Parte-hartzaileek 18 eta 44 urte bitarte izan behar dituzte, Bizkaian erroldatuta egon behar dira eta helburu profesionala ostalaritza izan behar dute. Ikastaroa Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak (Lanberri programaren bidez) ordaintzen dute. 

 

 

16 / 03 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0