Albisteak

Albistea

Alkoholaren prebentziorako 'Nerabeak eta alkohola' ikastaroan parte hartu duten profesionalek balorazio oso positiboa egin dute

 

Bermeoko Udalak alkoholaren prebentzioa lantzeko ‘Nerabeak eta Alkohola’ ikastaroa eskaini die hezkuntza, osasun eta aisialdi arloan lanean ari diren profesionalei, eta 20 lagun inguruk parte hartu dute formazio ekintza horretan:

herriko ikastetxeetako irakasleak, hezitzaileak, anbulatorioko medikuak, herriko botikariak, kale hezitzailea, GHETeko langileak... 3 orduko 3 saio izan dira eta parte-hartzaileek formazio ekintza horren balorazio oso positiboa egin dute, eta, “batez ere, emozioetatik landutako formazioa izatea balioan jarri dute”.  

‘Nerabeak eta Alkohola’ formakuntza ikastaroa gaur egungo egoera bati aurre egiteko estrategia bezala aurkeztu da eta horren oinarria hurbiltasuna izan da. Horrela, esku-hartzeak, jomuga taldera hurbiltzeko, hizkuntza zuzena eta eguneratua erabili du. 

Ikastaro horretan proposatutako jarduerekin lortu nahi izan den helburu nagusia prebentzioa da, eta prebentzio horren barruan hiru helburu hauek zehaztuko daitezke: nerabe eta gazteen artean alkohola kontsumitzen hasteko adina atzeratzea; nerabe eta gazteen artean kontsumoa balego, kontsumo hori aurrerago ez joatea, eta nerabe eta gazteen artean kontsumoa balego, arriskuen murrizketa. 

‘Nerabeak eta alkohola’ ikastaroa Bermeoko Udalak antolatu du eta horretarako Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren diru-laguntza izan du. 

20 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0