Albisteak

Albistea

Ana Apikak 'Ikusi Makusi' ipuin saioa eskainiko du, bihar, barikuan, maiatzaren 25ean, Bermeoko udal liburutegian

 

 

Ana Apika ipuin kontalariak ‘Ikusi Makusi’ ipuin saioa eskainiko du, bihar, barikuan, maiatzaren 24an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.

 

‘Ikusi makusi’ ipuin saioan jokoak eta asmakizunak erabiliko ditu Ana Apikak ipuinetan murgiltzeko. Ikusten denarekin eta, aldi berean, ikusten ez denarekin jolasean, gure irudimenak leku guztietara eramango gaitu, infinitura eta urrunago.

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da.

 

24 / 05 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0