Albisteak

Albistea

Eneritz Artetxe aktoreak gidatutako antzerki tailerrean parte hartzeko izena emateko epea irekita Bermeon

 

Eneritz Artetxe aktoreak gidatuta, antzerki tailerra izango da Bermeoko Kultur etxeko 1.2 entsegu gelan urritik ekainera, eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara. Maite Alvarezek Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak eta Eneritz Artetxek antzerki irakasleak aurkeztu dute gaur antzerki tailerra prentsaurrekoan.

Iazko ikasturtean tailer honek izan duen arrakasta kontuan izanda, ikasturte honetan, urritik hasiko dira asteroko saioak eta ikasturte osoan ariko dira antzerki-ikasleak lanean. 

Alvarezek eta Artetxek adierazi dutenez, antzerki tailer honen helburua da kultura alorreko euskarazko sorkuntza lanari bidea ematea. Tailerrean 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, eta izena emateko epea irekita dago irailaren 28ra arte Berhaz bulegoan. 

Artetxek adierazi duenez, antzerki tailerrean honakoak landuko dira: gorputz eta ahots adierazpenak, pertsonaiak, erritmoa, inprobisazioa eta testuak. Hori guztia ariketen bidez egingo da eta landutako kontzeptuak eszenan praktikan jarri nahi dira. 

Hortaz, Alvarezek azpimarratu duenez, “antzerkirako zaletasuna duenak eta komunikaziorako gaitasunak landu nahi duenak badu aukera ederra profesional on batekin antzerki munduan murgiltzen ikasteko”.

 

 

 

 

13 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0