Albisteak

Albistea

Barrueta Arte Elkarteak umeentzako eta nagusientzako pintura ikastaroak antolatu ditu

 

Barrueta Arte Elkarteak umeentzako eta nagusientzako pintura ikastaroak eskainiko ditu Gizarte eta Kultura etxean 2018-2019 ikasturtean. Ikastaroetan parte hartu nahi duten pertsonek Gizarte eta Kultura etxean izena eman behar dute. 

Nagusien pintura ikastaroa, urritik ekainera izango da, eguaztenetan. Goizez doazenentzat 11:00etatik 13:00etara izango da eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 20 euro hilero da. 

Umeei zuzendutako pintura ikastaroak urritik maiatzera izango dira eta bi talde izango dira, 5 eta 7 urte bitarteko umeak, eta 7 urtetik gorakoak, hain zuzen ere. 

5 eta 7 urte bitarteko umeen kasuan, ikastaroa barikuetan izango da 18:00etatik 20:00etara eta prezioa 15 euro. 7 urtetik gorako umeei dagokienez, eguenetan izango da, 18:00etatik 20:30era, eta prezioa 20 euro. 

Ikastaro horiek Barrueta Arte Elkarteak antolatzen ditu Bermeoko Udalaren eta Itsuki Irratiaren laguntzarekin. 

19 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0