Albisteak

Albistea

'Gu ez gaude bakarrik' umeentzako antzerkia ikusgai urriaren 19an, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Borobil teatro konpainiaren eskutik, ‘Gu ez gaude bakarrik’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, urriaren 19an, Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean. Antzezlan hau bost urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

Anartz Zuazuak zuzendutako lan hau, gizakiak klima aldaketan daukan eraginari buruzko fabula bat da.  Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakiak naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du, baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du, baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da.

Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry dira antzezlan honetako aktoreak.

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

10 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0