Prensa

Prensa

Euskaraldia, antzerkia, dantzaldia, hitzaldia, musika, txotxongiloak eta taloa, besteak beste, Bermeon Euskararen eguna ospatzeko

 

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko abenduaren 2an, domekan, eta abenduaren 3an, astelehenean,  egitarau zabala izango dugu Bermeon. Gainera, Euskararen Eguna, Euskaraldiaren 11. Eguna ere izango da eta, horrela, euskararen aldeko jai polita izango dugu Bermeon.

Abenduaren 2an, domekan, Eleizalde ikastolak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatuta, hainbat izango dira Euskararen Eguna ospatzeko ekimenak. 12:30ean euskal musikarekin girotuta, taloa jateko aukera izango dugu Lameran, eta, horrez gain, hurrengo urteko Ibilaldiko produktuak erosi ahal izango dira.

13:00etan Xaiborrek “15 urte dantzatzen” ikuskizuna eskainiko du eta ume zein nagusiek euskeraz abesten eta dantzatzen gozatzeko aukera izango dute.

Abenduaren 3an, astelehenean, Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta, Bermeoko Kasinoan 18:00etan Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistaren hitzaldia entzuteko aukera izango dugu.  Errekondo ezaguna da hainbat hedabideetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik, hala nola, Argia aldizkarian eta Euskadi irratian.

Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaraldiaren 11. eguna ere izango da eta hori ospatzeko hainbat ekimen izango ditugu Kabidxen. Bertan, Euskaraldiaren manifestua irakurriko da eta bideo sorpresa bat proiektatuko da. Horrez gain, urteko lana irudietan ikusteko aukera izango dugu eta txotxongilo saioarekin eta antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Indarrak berreskuratzeko mondxorra izango da eta euskararen aldeko jaiak Gatom musikari bermeotarraren emanaldiarekin amaituko da.

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, ekintza horietan guztietan parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak, Bermeok euskaraz bizi gura duela adierazteko.   

29 / 11 / 2018

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0