Albisteak

Albistea

Berdintasunaren gunea bihar Bermeoko Lameran

 

 

Bihar, abenduaren 5ean, eguaztenean, Berdintasunaren gunea izango dugu Bermeoko Lameran. Trailer erakusle hau Emakunderen proiektua da eta aurten "Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna" leloarekin izango dugu; izan ere, guneak anitza eta zabala izan nahi du eta pertsona helduei eskatu nahi die belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan.   

Bermeon Berdintasunaren gunean ikastetxeetako saioak egingo dira 9:15etik 16:30era, eta herriko ikastetxe guztietako DBHko maila ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute. Arratsaldean, 16:30etik 18:15era, herritarrek berdintasunaren gunea ezagutzeko aukera izango dute. 

Berdintasunaren gunea Berritze guneak antolatu du Bermeoko Udalaren eta Erroxape emakume taldearen laguntzarekin eta ekintza hau Andrazkoenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta prestatutako egitarauaren barne dago. Bermeoko Udalak herritarrak berdintasunaren gunea ezagutzera gonbidatzen ditu. 

04 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0