Albisteak

Albistea

Garbigune mugikorra ezarriko da Bermeon

Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpresa publikoak Garbigune mugikorra ezarriko du Bermeoko Erreten Lameran, autobusen geltokiaren parean, datorren abenduaren 26tik 28ra. Hondakinen kudeaketa egokian eragiteko helburua du ekimenak, herritarrei horretarako erraztasunak eskainiz.
Ildo horretan, bermeotarrek honako materialak utzi ahal izango dituzte Garbigune mugikorrean: pilak, mugikorrak eta gailu elektroniko txikiak, TEEH txikiak (plantxak, irabiagailuak, mikrouhin-labeak...), sukaldeko tresneria (zartaginak, lapikoak...), lanparak eta fluoreszenteak, erradiografiak, kontsumigarri informatikoak era kableak, etxeko olioa, kutsaturiko metalezko eta plastikozko ontziak (pintura eta disolbatzaileak), kutsaturiko xurgatzaileak (pintura eta disolbatzaileak) eta kafe kapsulak.Bermeoko Udaleko Zerbitzu eta Udaltzaingoko zinegotzi Benito Ibarrolazak Garbigune mugikorra erabiltzera animatu ditu herritarrak.
jokaera negatiboak Ibarrolazak adierazi duenez, azken asteotan 'Bermeoko hainbat kaletan eta auzoetan ere bai, altzariak, etxetresna elektrikoak' detektatu dituzte. 'Eta sastarrak ikusten ari gara kalean, edukiontzien inguruan, botata, zikinkeria sortuz, eta herriaren irudi onaren kalterako', gaineratu duenez. Alkateordeak jakinarazi du herriko kaleak zikinkeriaz betetzen dituzten jarrera ezkor horiek 'ez direla bidezkoak' eta 'isunak 500 eurokoak' izan daitezkeela gogoratu du. 

DEIA

18 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0