Albisteak

Albistea

Kontratazioak bultzatzeko ia 126.000 euro eskaini dabez Busturialdeko enpresentzako

Busturialdeko Udalek, Bermeo eta Gernikako garapen agentzien bitartez, enpresentzat diru-laguntza linea bat eratu dabe kontratazioak egiteko. Ekimenaren helburua da "enplegua sustatzea eta, era berean, zonaldeko garapen ekonomikoa indartzea", azaldu dabe. Eskualdeko enpresei bideratutako jakon aurrekontua, hain zuzen be, 125.762,29 eurokoa izango da. Kontratuek gitxienez hiru hilabeterako izan beharko dabe eta edozein kontratu mota erabili ahal izango da, prestakuntza eta ikasketa kontratuak izan ezik.
Kontratuak, bestalde, lanaldi osorako edo gitxienez %50eko lanaldi partzialekoak izan behar dira eta kontratatzen dan pertsona Lanbiden enplegu eskatzaile moduan izena emondakoa izan behar da. Lanaldi osoko eta sei hilabete edo gehiagoko kontratuek, gehienez, 6.000 euroko diru-laguntza jaso daiteke, beti be, subentzioa soldataren kostuaren % 75a baino txikiagoa bada. Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren edo lan egindako denboraren proportzionala izango da. Diruz lagundutako kontratuak 2018ko ekainaren 14tik 2019ko ekainaren 30era artekoak izango dira. "Dana dala, kontratuak joan dan ekainaren 14tik eta 2019ko martiaren 1era gauzatu beharko dira", argitu dabe.
Eskabideak aurkezteko epea datorren urteko martiaren 22an amaituko da. Inprimakiak Gernikako Lanbide-Ekimenak bulegoan -Alhondiha, 6- aurkeztuko dira, agiri guztiakaz batera, astelehenetik barikura, 8.00etatik 15.00etara arte. Bermeoaldeko Behargintzan -Zubiaur tar Kepa 26-28- be kontsultatu daitekez kontratazioen trukez enpresak bete behar dabezen baldintzak eta diru-laguntzak.

EL CORREO

19 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0