Albisteak

Albistea

Sollubetik doan BI-631 errepidea berriztatzeko lanak egingo dituzte

Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeo eta Meñaka batzen dituen errepidea konponduko du. Joan den urteko ekainean Bermeoko Udalak errepide hori berritzeko eskaria egin zion aldundiariErrepideen foru sarea osatzen duten lau kontserbazio aldeetan bide zoruak berriztatzeko lanak egingo dituela iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak. Lan horien barnean, hain zuzen ere, Bermeo eta Meñaka batzen dituen Sollubeko BI-631 errepidea dagoela jakinarazi dute.
Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak iragarri duenez, guztira 2 milioi eurotik gora inbertituko dituzte kanpaina horretan.
Joan den urteko ekainean Bermeoko Udalak errepide hori konpondu eta berriztatzeko eskaria egin zion aldundiari, Sollube menditik igarotzen den bide horrek gaur egun daukan egoera txarra konpontzea "ezinbestekoa" zela nabarmenduta.
Pradalesek azpimarratu duenez, 2019ko martxoan eta apirilean egingo dituzte jarduketa guztiak. Hala ere, eguraldia kontuan hartu behar dela adierazi du, "zoruan lan egin ahal izateko ezinbestekoa da eta euririk ez izatea".
Bi proiektu
Diputatuak azaldu duenez, bide zoruak 2019. urtean berritzeko kanpaina bi proiektuk osatzen dute. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak Bizkaiko foru sarea zaindu eta garbitzeko eta sarean segurtasuna bermatzeko egiten dituen kontserbazio lanen barnean dagoen jarduketa bat da.
Bi proiektuek izango duten inbertsioa ere zehaztu du aldundiak. Lehenengoak 1.205.000 euroko inbertsioa edukiko du, eta, besteak beste, BI-631 errepideko 25+000 KPtik 27+000 KPra gauzatuko dute.
Bigarren proiektuak, aldiz, 797.000 euroko inbertsioa izango duela adierazi du Pradalesek, eta aipatutako errepideko 27+800 KPtik 29+480 KPra egingo dute, beste errepide batzuen artean.
Hainbat auzotako bidea
Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordearen berbetan, "Sollubeko errepidea pertsona askok erabiltzen dute egunero, batez ere bermeotarrek", eta, hortaz, "erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa da errepidearen egoera konpontzea".
Egungo errepidea egoera egokian mantentzea ere "beharrezkoa" dela uste du, hainbat auzo eta baserrietako bidea izanik, zirkulazio kopuru handia igartzen da eta bertatik egunero.
Errepidea konpontzeko eskariagaz batera, Sollube zeharkatzen duen tunela eraikitzeko eskaria ere egin zuen Bermeoko Udalak.

HITZA

09 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0