Albisteak

Albistea

3.052 euro Bermeo eta Keniara

Gernika-Lumoko Marijesiek batutako dirua bi proiektu laguntzeko bideratzea erabaki dute aurten. Lehenengoz, emakume baten ahotsa entzun da bakarkakoanUrtero legez, Gabonak aurreko bederatziurreneko goizaldeak kantuz girotu dituzte Gernika-Lumoko Marijesiek. Herriko kaleetatik koplak abestu dituzte abenduaren 15etik 24ra, eta azken egun horretako erronda eguerdira arte luzatu dute.
Herritarren borondatea eskatzen dute kantuan ibiltzen diren gau eta egun horietan, eta batutako dirua elkartasuna oinarri duen proiekturen bat edo beste laguntzera bideratzen dute. Oraingoan, proiektu bat beharrean, bi lagundu gura izan dituzte.
Keniara eta Bermeora
3.052, 64 euro batzea lortu dute 2018. urteko bederatziurrenean, eta proiektuko arduradunen esku utzi dute dagoeneko. Zehazki, abenduaren 28an hartu zuten dirua bi erakundeek Marijesien eskutik, eta ohiko argazkia atera zuten Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren aurrean.
Keniako (Afrika) Voluntarios en Kenia Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratu dute diru kopuruaren erdia, eta Bermeoko Eutsi Gogor Danok Batera elkartea laguntzeko izan da beste kopuru erdia.
Hain zuzen, Monbasan Baby Life Rescue Center umezurztegi batean bizi diren haurrak laguntzen ditu Voluntarios en Keniak, eta Gernika-Lumoko Marijesiek ere euren ekarpena egin gura izan dute.
Bermeoko Eutsi Gogor Danok Batera elkarteak, berriz, gaixotasun arraroak ikertzeko eta horiek pairatzen dituztenen familiak laguntzeko sortu zuten, herriko boluntarioekin batera. Egindako diru ekarpenagaz, Gernika-Lumoko Marijesiek ere elkarte hori lagundu gura izan dute.
Gabon sasoiagaz zerikusia duten koplak kantatzen dituzte Marijesiek Gernika-Lumon. Errondak antolatu, eta goizaldeko hotzari aurre eginez, doinuekin girotzen dituzte gauak. Bakarlariek abesten dituzte koplaren zati batzuk, eta gernikarre- kin osatutako koruak jarraitzen dio ostean.
Orain arte, bakarlarien artean gizonezkoak baino ez dituzte ezagutu Gernikako Marijesiek. 2018. urteko bederatziurrenena, berriz, emakumezko baten ahotsak apurtu du tradizio horregaz. Historian lehenengoz, azken bi egunetan Ane Miren Arejita kantariak abestu zituen Gernikako Marijesien bakarkakoak.
Ekarpenak egin dituzten herritarrei eta emakume bakarlari berriari beraien esker ona agertu diote Marijesiek.

HITZA

09 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0