Albisteak

Albistea

Langabetuak kontratatzeko laguntzak emango dituzte udalek

Busturialdeko udalek, horien artean Bermeo eta Gernika-Lumokoek, eskualdeko garapen agentzien bitartez, enpresentzat diru laguntza linea bat eratu dute kontratazioak gauzatzeko. Laguntza horien helburua enplegua sustatzea da, eta, era berean, eskualdeko garapen ekonomikoa indartzea.
Eskualdeko enpresei bideratuko dien aurrekontu osoa 125.762,29 eurokoa da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu duen laguntzaren bidez.
Argitu dutenez, kontratuek gutxienez hiru hilabeterako izan beharko dute, eta prestakuntza eta ikasketa kontratuak ez diren beste edozein kontratu mota erabili ahal izango dute laguntzak eskatzen dituztenek, .
Kontratuak lanaldi osorako edo gutxienez %50eko lanaldi partzialekoak izan beharko dira, eta kontratatzen den pertsona Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emandakoa izan beharko dela zehaztu dute.
Lanaldi osoko eta sei hilabete edo gehiagoko kontratuek, gehienez, 6.000 euroko diru laguntza jaso dezaketela jakitera eman dute, beti ere jasotako laguntza soldataren kostuaren %75 baino txikiagoa bada.
Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, berriz, diru laguntza lanaldiaren edo lan egindako denborarekiko proportzionala izango da.
Diruz lagundutako kontratuak 2018ko ekainaren 14tik 2019ko ekainaren 30era artekoak izango dira; hala ere, 2018ko ekainaren 14tik 2019ko martxoaren 1era bitartean gauzatu beharko dituzte.
Eskabideak egiteko epea
Arduradunek jakitera eman dutenez, diru laguntzak jaso ahal izateko eskabideak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 22an bukatuko da. Eskabideak Gernika-Lumoko Lanbide-Ekimenak bulegoan aurkeztuko beharko dituzte eskatzaileek. Agiri guztiekin batera egin beharko dute eskaria, astelehenetik barikura 08:00etatik 15:00etara bitarteko ordutegian.
Beste alde batetik, informazio gehiago eskuratu nahi duenak Bermeoaldeko Behargintzan edota 94-617 91 90 telefonora deituta eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak agentzian edota 94-625 57 58 telefonora deituta kontsultatu dezake.

HITZA

09 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0