Albisteak

Albistea

Bermeo, Mundaka eta Gernikako udalek neguan ere bateratu dute Urdaibaiko eskaintza turistikoa

Bermeo, Mundaka eta Gernikako udaletako turismo bulegoak Urdaibaiko neguko eskaintza turistikoaren berri emateko ere elkarlanean aritu dira, eta Bizkaiko eskualdeko eskaintza zabala batu dute, bisitariek "modu praktiko eta erakargarriagoan eskaintza guztiaren berri izan ahal izateko".
Eskaintza bateratuan pertsona guztientzako proposamenak jaso dituzte, besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diren lekuei buruzko informazioa: Gaztelugatxeko San Juan, Bermeoko Arrantzaleen museoa, Talako murala, Santa Eufemia, Santa Maria eta San Frantzisko elizak eta klaustroa, Gernikako Bakearen museoa eta Euskal Herria museoa, Batzar Etxea eta Jai Alai pilotelakua.
Horrez gain, turismo aktiboa egiteko dauden aukera ezberdinak bildu dituzte, hala nola nordic walking ibilbideak, itsas ibilbideak, urpekaritza, oinezko ibilbideak edota surfa. Bertoko produktuek ere protagonismo berezia dute, haien artean Bermeoko kontserbak.
Eskaintza horren guztiaren berri hainbat bide erabiliz emango da, eta Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei ere helaraziko zaie, bezeroei ere Urdaibaiko eskaintza turistikoaren berri eman diezaieten.

EUROPA PRESS

10 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0