Albisteak

Albistea

Eskola-jantokiko begiralea izateko ikastaroa egingo dabe martian, Bermeon

Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ)eskola-jantokiko begiralea izateko ikastaroa antolatu dau, beste urte batez. Ikastaroaren helburua da udalerriko 35 urtetik beherako gazteak "alor honetako formakun-tza jasoz jagokon titulazioa eskura-tzea", azaldu dabe Bermeoko GIZeko arduradunak.
Ikastaroak lau ataletan egokituko da. Batetik, elikaduraren gaia landuko dabe eta bestetik, pedagogia eta psikologia haurtzaroan, jokoaren pedagogia eta lehen sorospenak izendun gaiak be garatuko dabez. Eskolok Bizkaiko Gurutze Gorriaren Bermeoko portuko instalazinoetan eskainiko dira. Ikastaroan parte hartu ahal izateko, 16 urte beteta eukitea beharrezkoa izango da. Programak, bestalde, 25 orduko iraupena eukiko dau.
Saioak martiaren 9, 16, 23 eta 30ean burutuko dira eta zapatu bakotxan gai bat jorratuko dabe ikasleek. Eskolak goizeko bederatzietan hasiko dira, kasu guztietan. Ikastaroaren plaza kopurua mugatua da eta izena emoteko epea martiaren 5era arte edo plaza kopurua bete arte zabalik mantenduko da, Bermeoko GIZen. Bermeon erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek 60 euroko matrikula ordaindu beharko dabe eta Bermeotik kanpo erroldatuta dagozenak eta 35 urtetik gorako bermeotarrek, barriz, 90 euro. Ohiko moduan, 35 urtera arteko gazte bermeotarrak lehentasuna eukiko dabe.ena behar dute.

EL CORREO

11 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0