Albisteak

Albistea

Ardoaren eta arrainaren ibilbideko lehen etapa burutuko du zapatuan Lagun Onak MBk

Bermeotik Gernikara izango da lehen ibilaldia eta gaur da izena emateko azken eguna
 Zapatuan, urtarrilaren 26an, emango zaio hasiera Lagun mendi bazkunak aurtengorako prestatu duen egitasmo nagusiari. Bermeo eta Oion lotzen dituen GR-38an, Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea bezala ezaguna, osatuko dute oinez. Guztira, 166 kilometro egingo dituzte mendizaleek, zortzi etapatan banatuta.
Lehen etapa honetan Bermeotik Gernikara bitarteko ibilaldia egingo dute, 20,5 kilometrokoa. Anbulatorio aurretik abiatuko da autobusa Bermeora, 08:00etan, eta Gernikaraino oinez joango dira partaideak, GR-38 ibilbidea jarraituz.
Ibilaldia 16:00-16:30ak inguruan amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta beraz, inguru horretan hartuko dute Azpeitira itzultzeko autobusa.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, gaur osteguna, eman beharko du izena, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo elkartearen webgunean. Bazkideek zortzi euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, hamar euro. Informazio gehiago nahi duenak, www.lagunonakmb.org atarian eskura dezake.
Zumaia-Zarautz, igandean
Bestalde, igandean, urtarrilak 27, gaztetxoentzako Zumaia eta Zarautz arteko ibilaldia antolatu Lagun Onak mendi bazkunak. Goizeko 9:00etn izango da irteera anbulatorio aurretik eta izena emateko azken eguna gaur da (21:00ak baino lehen).

DIARIO VASCO

24 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0