Albisteak

Albistea

Urdaibai Eskubaloi Taldeak ez du lortu Euskadiko Ligarako txartela

Bizkaiko Liga irabazita, Euskadiko Ligara zen erronka, baina, azkenean ezinezkoa izan da. Bermeoko Araneko kiroldegian lau taldek jokatu dute igoera fasea. Denek denen kontra jokatu dute, eta azkenean, Txikixa Pulpo eta Bidasoa Irun taldeek lortu dute Euskadiko Liga lehiatzeko txartela.
Helburua lortu ez arren, klubeko ordezkariek balorazio positiboa egin dute. 'Azken momentura arte egon gara lehian; igotzeko aukera eduki dugu', adierazi du Iker Romerok. Gainera, asteburuan izan duten babesa nabarmendu du: 'Jendeak disfrutatu egin du eskubaloiagaz; kiroldegia beteta egon da. Herrian talde honi buruz hitz egin du jendeak'.
Barikuan Txikixa Pulporen aurkakoa partidu gogorra izan zen etxeko taldearentzat. 28-34 nagusitu zen talde zumaiarra. 'Haiek Euskal Ligatik datoz, eta haien eta gure artean desberdintasuna igartzen da; talde oso ona da eta maila altuagoa dute', azaldu du Romerok. Bariku arratsaldeko beste partiduan, Bidasoa Irunek 28-22 irabazi zion Gure Auzuneri.
Zapatuan Gure Auzunen kontra garaipena eskuratu zuen Urdaibai ETak: 32-20. Partidu hasieran berdintasuna ikusi zen bi taldeen artean, baina, atsedenaldira zortzi puntuko errentagaz heldu zen etxeko taldea. Bigarren partean, markagailuan aurretik mantendu zen Urdaibai, eta ondo jokatuta partidua irabaztea lortu zuen. Bestalde, Txikixa Pulpok nagusitasun osoz hartu zuen mendean Bidasoa Irun (32-19).
Atzoko neurketekin erabaki zen igoera fasea. Urdaibaik irabazi edo berdindu beharra zeukan Euskadiko Ligara igotzeko, baina, 11 puntugatik galdu zuen Bidasoa Irunen kontra (34-23). Romeroren berbetan, lehen zatia oso ondo jokatu zuten. 'Bategatik irabazten heldu ginen atsedenaldira. Bigarren zatian, Bidasoa gure aurretik ipini zen, eta ezin izan genuen lehian jarraitu, eta azkenean, askogatik irabazi ziguten. Partidu gogorra izan zen'. Beste partiduan, sei puntuko aldeagaz lortu zuen garaipena Txikixa Pulpok Gure Auzuneren kontra (21-28).
Udaberri Kopa. Orain Udaberri Kopagaz hasiko da Urdaibai ETko mutilen gazte mailako taldea.

HITZA

29 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0