Albisteak

Albistea

Besaldek Saharara bidaltzeko 8.448 kilo jaki batu ditu Busturialdean

Besaldek, Bermeoko Sahararen aldeko elkarteak, Busturialdean egin duten janari bilketaren berri eman du. Bilketa hori Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioaren bitartez egin dute, eta elkarteko ordezkariek jakitera eman dutenez, 8.448 kilo jaki batu dituzte aurton.
Bermeo, Mundaka, Busturia, Muxika, Kortezubi, Artega, eta Gernika-Lumoko denda eta hezkuntza zentroetan jarri zuten abian elikagai bilketa. Azaldu dutenez, zapatuan kargatu zuten kamioia eskualdean batutakoagaz. Bildutakoa Sahararen Aldeko Koordinadorak Bilbon duen biltegi nagusira eraman dute.
Besaldeko kideak 'oso oso pozik' agertu dira eskualdeko herritarrek emandako erantzunagaz. Izan ere, joan den urtean baino 2.142 jaki kilo gehiago batzea lortu dute. Batutako janariaz gain, partikularren diru laguntzak ere jaso dituzte, 610 euro guztira. Diru hori janariak eta konpresak erosteko erabiliko dutela adierazi dute.
Argazkia: Besalde.
Esker onekoak. Kanpainan parte hartu duten norbanako, elkarte, denda, enpresa, hezkuntza zentro eta udal guztiei eskerrak eman dizkiete.
Euskal Karabana Solidarioa Busturialdean eta beste hainbat herritan egindako janari bilketagaz abian jarriko da martxoaren 2an. Laudiotik irtengo da, hain zuzen ere.
Piztu itxaropena lelopean, Aljeriako errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaliko dituzte jakiak. Kanpainaren helburu nagusia herri sahararrari 'ahalik eta elikagai kopururik handiena eramatea' da, errefuxiatuen kanpamentuetan duten 'elikagai falta asetzeko'.

HITZA

31 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0