Albisteak

Albistea

Abadiñoko Ferian, Urrezko aizkolariak eta harri-jasotzaileak lehia bizian

Abadiñon sanblasak, herriko jai ospetsuak, dituzte; tartean entzute handiko ganadu feria egiten da, azoka ere bai. Horrela ba, jai nagusiak ezeren faltarik ez izateko, aizkoran gizonezkoak eta emakumezkoak eta harri-jasotzaileak ere lehiatuko dira. Idi-demak ere izango dira.
Igandean, 12.00etan, aizkoran binakako laugarren jardunaldia ikusi ahal izango da. Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi Txikia V.a, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jon Rekondoren aurka. Jokoan, finalerako sailkapena. Bestalde, emakumezkoen artean banakakoan, Irati Astondoa eta Xanta Sousa aurrez aurre neurtuko dira.
Harri-jasotzaileen txapelketan, oraingoan Imanol Illarramendi Kortaberri arituko da 175 kiloko koadroa eta 150 kiloko kubikoarekin. Harri bakoitzarekin hiru minutuko txanda izango du.
Bihar, 17.00etan, Ibarrako kiroldegian jokatuko da 640 kilotan azken ekitaldia eta bertan erabakiko da zein talde izango den txapelduna. Aipatu kategoria sokatiran gustukoena da, hemen eta nazioarte mailan ere bai. Euskal Herrikoan beti izan da talde kopuru ugariena, baina aurten zortzik izena eman bazuten ere bostean gelditu dira.
Ibarran neurtuko diren taldeak honako hauek dira: Beti-Gazte faborito nagusia eta jarraian Ibarra, Murueta, Zuraide eta 6 Conceyos asturiarra.
Igandean Abadiñoko 'katedralean' idi probak hasiko dira. 26 uztarri neurtuko dira bertan zazpi egunetan. 18.00etan Bermeoko Benguria, Orioko Iñaki Oliden eta Etxebarriko Bariñao Pastorienaren uztarriak plazaratuko dira. Astelehenean beste hiru arituko dira 22.00etan: Elorrieta, Patxi Illarreta eta Mendigoiti.

GARA

01 / 02 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0