Prensa

Prensa

Zinegoak jaialdian saritutako film ugari Bermeon ikusteko aukera egongo da martxoaren 26an eta 28an, ‘Hedapena’ zikloari esker

 

LGTBI gaien inguruko nazioarteko zinema jaialdia da Zinegoak eta behin aurtengo edizioa amaituta, herririk herriko ibilbideari ekin dio, Zinegoak Hedapena programari esker. Bermeo hirugarren urtez izango da programa horren geralekuetako bat, martxoaren 26an eta 28an, hain zuzen ere. Horrela, Zinegoak-en estreinatutako eta saritutako film batzuen proiekzio bi izango dira aitatu egun bietan, Bermeoko Nestor Basterretxea zinema aretoan, 19:30etik aurreradoan. 

Lehenengo emanaldian, martxoaren 26an, martitzenean, 'Rafiki' pelikula emango da, Keniatik datorren film luzea, ordu eta erdi ingurukoa. Wanuri Kahiu zuzendariaren drama horrek Afrikako herrialde horretako lesbianen egoera erakusten du. Zinegoak-en Euskadin estreinatutako film honek, Zuzendari Onenaren Saria ez eze, Lesbianismoa eta Generoa, eta Aniztasuna eta Giza Eskubideak ataletako sariak be eskuratu ditu. 

Martxoaren 28ko, egueneko, emanaldian, ostera, amaitu barri den Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren 16. edizioan estreinatutako film labur ugari ikusi ahal izango dira. Beste batzuen artean, aurtengo Zinegoak-en saritutako film-labur bi proiektatuko dira, 'Anders(Publikoaren Film Labur Onenaren Saria) eta 'Oasis(Publikoaren Film Labur Onenaren Senior Saria). 

'Zinegoak Hedapena' programaren helburua da Bilboko Zinegoak jaialdian aurkeztutako lanak Euskal Herriko udalerrietara zabaltzea eta aniztasunari eta kulturari lotutako ekintzak eskaintzea, Bilboko jaialdiak batzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz. 

Aurton, Euskal Herriko ia 40 udalerrik parte hartuko dute Zinegoak jaialdian proiektatzen diren film eta dokumentalen hautaketa bat zabaltzen duen ziklo honetan, euren artean Bermeok. 

 

13 / 03 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0