Albisteak

Albistea

Umeentzako gune izango da Bermeoko Bekoportala

Milio erdiko inbertsioa egin ostean, Bermeoko Bekoportala gunea 0 eta 5 urte bitarteko haurrentzako espazioa bilakatuko da. Alde Zaharraeko Hurtado de Mendoza kalean dagoen orubearen eta lokalaren etorkizuna herritarrekin batera definitu ostean, eta lanak orain gutxi amaitu ostean, umeez gain 'erakuslehio soziala' ere izango da, izan ere erakusketak, hitzaldiak edota proiekzioak hartuko ditu.
Umeei zuzendutako zerbitzua eskainiko du Bekoportalak, 'heldu batekin egoteko gunea' izango delarik. Udaleko bozeramaileek zehaztu dutenez. 'Ume txikientzat egokitu da eta bertan mahaiak eta aulkiak daude heldu zein txikientzat eta umeek ondo pasatzeko koltxonetak, jostailuak eta liburuak izango dituzte. Gainera, umeak aldatzeko mahaia egongo da eta mikrouhin bat ere izango da ume txikien bazkaria berotu ahal izateko, umeek bertan jateko aukera izango baitute'.
Begiralea Ordutegiari dagokionez, eta Udalak oraindik uda parterakoa zehaztu ez baduten ere, 'astelehenetik barikura 16:00etatik 19:00etara eta zapatuetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara'. Jakinarazi dutenez, Bekoportalan'begirale bat egongo da, hala ere, umeak heldu batekin egon behar dira'. Bestetik, eta 'egun zehatz batzuetan, Txikitzerik elkarteak familia eta umeei zuzendutako tailer eta bestelako ekitaldiak' antolatuko direla gaineratu dute.
Alde Zaharraren eraberri-tze prozesuan onuragarri izateko guneak 50 pertsonentzako edukiera izanik, umeen espazioa izateaz aparte 'erakusketak, hitzaldiak edota proiekzioak hartuko ditu, erakusleiho soziala ere izango baita'. - I. F.

DEIA

01 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0