Albisteak

Albistea

Txema Uriartek eta Aline Soberonek beraien azken liburua aurkeztuko dute Bermeon

Viñetas para el recuerdo liburuaren aurkezpena egingo dute bihar, 18:30ean, Bermeoko udal liburutegian.

 1936ko gudan iraundako hilabeteetan Bilboko egunkariek ehunka bineta argitaratu zituzten, “batez ere egunkari aurrerakoiek eta nazionalistek”. Esaterako, Eguna, lehendabiziko euskarazko egunkariak, bineta-editoriala publikatzeari ekin zion.

Txema Uriarte eta Aline Soberon historialariek elkarlanean sortu duten autekoiztutako obragaz, “omenaldi txiki bat eskaini” nahi izan diete “bineta egile ezezagun guztiei”.

Hiru urteko ikerketa lanaren emaitza da liburua, eta garai hartako 300 bineta inguru biltzea lortu dute. Bineta horiek berreskuratzeko lana ere egin du Soberonek. Izan ere, horiek berregintzeko lanean aritu da, “egunkari digitalizatuetako irudiek oso kalitate eskasa zutelako”.

Egileen berbetan, gudan zehar “Errepublikaren aldeko irudigileek estilo eta teknika ugari erabili zituzten”, modu horretara egunerokotasuneko gaiak irudikatzeko eta horien inguruko iritzia emateko.

70 egile. “Orain arte, bineta egileen 70 izen inguru biltzea lortu dugu baina, tamalez, faxistek Bilbo konkistatu zuteneko, 1937ko ekainaren 19an, marrazkilarien lorratza galtzen dugu; izan ere, beraien izen eta ezizen ugari izan arren, ezer gutxi dakigu euren bizitzaz eta jardueraz”, argitu dute.

Aurkezpenagaz batera, Uriartek eta Soberonek gaiaren inguruko solasaldi txiki bat egingo dutela aurreratu dute. Sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiak hurreratzera animatu dituzte, “benetan interesgarria izango baita”.

HITZA

05 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0