Albisteak

Albistea

Bermeoko XXV. Arrain Azoka maiatzaren 17tik 19ra izango da

Bermeoko Arrain Azokak 25. urteurrena beteko du aurten eta maiatzaren 17an, 18an eta 19an ospatuko da. Kartelean 25 urteko ibilbidea islatu nahi izan da eta azokan beti presente egon diren elementuak agertzen dira, hala nola kontserbak, arraina, ikerketa, arrantzaleak, sareginak edo itsasontziak, "Bermeori hain lotuta dagoen arrantza eta itsas mundua", hain zuzen ere.

Bermeoko Udaletik nabarmendu dutenez, "1994. urtetik egiten den Bermeoko Arrain azoka lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mota horretako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herrian".

"Gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta" dela azpimarratu dute, eta horregatik, Bermeoko Udalak "bere aldeko apustua" berretsi du. "25 urte hauetan Bermeoko Arrain Azoka erreferentea izateko elkarlanean ari dira udala, kontserba enpresak eta erakundeak, oso garrantzitsua baita gure herriaren etorkizunerako", adierazi dute.

Joan den urteko edizioan Bermeo Tuna World Capital ekimena aurkeztu zen, eta aurten, proiektu hori estrategikoa den heinean, bere espazio propioa izango du Arrain Azokaren 25. edizioan. "Aurten 25 urte betetzen dituen Arrain Azokak beste horrenbeste betetzea espero dugu eta erreferentea izaten jarraitzea", esan dute.

DEIA

08 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0