Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak herriko enpresetara zabalduko dau administrazio elektronikoa

Paperik bako administrazioa lortzeko apustuan, beste pausu bat emon barri dau Bermeoko Udalak. Helburu hori betetzeko asmoagaz, hain zuzen be, E-administrazioa ekimena, herritarrei ez eze, herriko enpresetara be zabalduko da, laster, kostaldeko udalerrian. «Elektronikoki tramitatzeko prest dagozen enpresei jakinarazpen elektronikoa bidaliko deutse Udalak, hurrengo egunetan; Egoitza Elektronikotik jaso eta aurreran-tzean, modu horretan tramitatzen hasteko», aurreratu dau Udaleko Antolakuntza saileko teknikaria dan Naiara Anasagastik.

Horren helburua da, bestalde, negozioek administrazioagaz bete behar dabezan tramite prozesuak «erraztea eta baita arintzea be». Igezko amaieran hasi zan Bermeoko Udala herriko enpresa eta eklarteakaz hartu-emonean, «euren egoeraz jabetu, daukezan baliabideak ezagutu eta elektronikoki tramitatu ahal izateko zein dan errealitatea jakiteko», azaldu eben Udaleko iturriek.

Azterketa hori egin eta gero ikusi zan, herriko enpresen %26a prest dagoela elektronikoki tramitatzeko eta %64k aholkulari bat daukala tramite zehatzetan lagun-tza eskatzeko. «Beste %7 batak, elektronikoki tramitatu ahal izateko laguntza behar dauela adierazi eban», zehaztu dabe Antolakuntza sailetik.

Obra lizentziak

Bermeoko enpresa eta alkarteak eskatzen dabezan edo beharko leukiezen tramiteen artean, besteak beste, isunen informazio eskaria, isunen deskargu pleguak eta gune publikoetan ekintzak egiteko baimenak nabarmentzen dira. Horrezaz aparte, oinezko gunera sar-tzeko behin behineko baimena, jardueren aurrekomunikazioa eta obra lizentzien eskariak be beharrezkotzat jotzen dabez.

E-administrazioa erabiltzen hasten diranei, «hasieta horretan aholkularitza-zerbitzua eskainiko jake, aurrez aurre, 010 telefono zenbakiaren bitartez, posta elektronikoz zein webgunearen bitartez», lasaitu gura deutse erabiltzaile barriei. Era berean, arazo tekniko edo informatikoakaz egon ahal diran zalantzakaz laguntzeko be, Udaleko teknikariak arreta eskainiko deutse.

EL CORREO

 

 

10 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0