Albisteak

Albistea

Umeentzako ekimenekin hasiko dute Bekoportalaren agenda

Bermeoko Bekoportala erakusleiho sozialak dagoeneko ireki ditu bere ateak, eta Bermeoko Udalak apirilerako ekimenak iragarri ditu gune berriaren estreinuagaz batera.

Ekimen horiek etxeko txikienentzat bereziki zuzenduta egongo dira. Apirilaren 24ean, 17:30ean Kontari eta Kantari ipuin kontalariaren Koloretako munstroa ipuin musikatuagaz gozatzeko aukera edukiko dute umeek. Ipuinagaz, txikienek “beraien emozioak adieraztea” ahalbideratuko dute. Bestalde, apirilaren 26an Txikitzerik elkarteak hazkuntza tailerra eskainiko du 17:30etik aurrera.

Ekimen horiez gain, umeek edarto pasatzeko aukera edukiko dute Bekoportalan. Eskainiko duten zerbitzu nagusia 0 eta 5 urte bitarteko umeei zuzendutakoa izango da, eta barneko gunea beraientzat egokitu dute koltxonetekin, jostailuekin eta liburuekin.

Gainera, umeak aldatzeko mahaia dago, ume txikien bazkaria berotu ahal izateko mikrouhinagaz batera, umeek bertan jateko aukera izango baitute.

Gunea astelehenetik barikura 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ordutegi horren barnean begirale bat egongo da gunean, baina 0 eta 5 urte bitarteko umeak heldu batekin egon beharko direla jakinarazi dute udaletik.

HITZA

12 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0